Positiboen gorakada berriz ere, 79 gehiago 24 orduan
COVID-19ak kutsatutakoen kopuruak ez du etenik. Goierri garaiko datuak izan dira aipagarrienak. Urretxun 14 zenbatu dituzte, Zumarragan 13 eta Legazpin 9. Pandemia hasi zenetik 2.630 dira positibo eman duten goierritarrak.
Koronabirusaren datuek etengabe goraka jarraitzen dute Goierrin. Gaur, beste 79 kasu berri jaso ditu Osasun Sailaren txostenak.
Urretxun zenbatu dira azken 24 orduan positibo gehien (14). Beasainen eta Zumarragan 13na positibo gehiago daude, eta Legazpin 9 gehiago. Lazkao 7 positibo gehiago atzeman dituzte, Ataunen, Legorretan eta Ordizian 6na, eta Idiazabalen, Olaberrian, Ormaiztegin, Seguran eta Zegaman bana. Zaldibian hainbat astetan positiboak jarraian egon eta gero, azken 24 orduetan ez dute kasu berririk atzeman.
Martxoan koronabirusaren osasun krisia hasi zenetik hona, 2.630 positibo kasu agertu dira guztira Goierrin.
Gaur | Denera: | |
Altzaga | 0 | 3 |
Arama | 0 | 13 |
Ataun | 6 | 42 (+6) |
Beasain | 13 | 590 (+13) |
Ezkio eta Itsaso | 0 | 12 |
Gabiria | 0 | 6 |
Gaintza | 0 | 9 |
Idiazabal | 1 | 50 (+1) |
Itsasondo | 0 | 26 |
Lazkao | 7 | 155 (+7) |
Legazpi | 9 | 235 (+9) |
Legorreta | 6 | 69 (+6) |
Mutiloa | 0 | 7 |
Olaberria | 1 | 19 (+1) |
Ordizia | 6 | 580 (+6) |
Ormaiztegi | 1 | 42 (+1) |
Segura | 1 | 47 (+1) |
Urretxu | 14 | 215 (+14) |
Zaldibia | 0 | 79 |
Zerain | 0 | 1 |
Zegama | 1 | 85 (+1) |
Zumarraga | 13 | 344 (+13) |
GOIERRI | 79 | 2.630 (+79) |