Esteban Olaizolak ireki du Legazpiko parrokiko organo zikloa
Loreto Fernandez Imazek emango du bigarren kontzertua igandean, Ainhoa Zubillaga mezzo-sopranoaren laguntzarekin. Azaroan Musika programan txertatu da aurten organo zikloa
![](https://goierri.hitza.eus/site/files/2020/11/whatsapp-image-2020-11-08-at-19-00-34-1200x675.jpeg)
Legazpiko parrokiko organo zikloaren lehen kontzertuarekin, abiatu da Azaroan Musika egitaraua. Esteban Elizondo organo jotzaile handia arduratu da zikloa irekitzeaz atzoko emanaldiarekin.
Organo zikloaren bigarren kontzertua hurrengo igandean izango da, hilaren 15ean. Loreto Fernandez Imazek organoa joko du, Ainhoa Zubillaga mezzo-sopranoaren ahotsaz lagunduta. Zikloarekin amaitzeko, hilaren 22an Ignazio Arakistain arduratuko da organoa jotzeaz, eta horrek Pello Irigoien txistulariaren laguntza izango du. Bi kontzertuak 19:00etan izango dira, parrokian; sarrera dohainik izango da.
Azaroan musika
Aurten Azaroan Musika programan txertatuta iritsi da organo zikloa, ohi baino beranduago, orain arte maiatzean izan baita. Azaroan Musikak berak ere aldaketak izan ditu koronabirusaren eraginez, eta Sankitutz abesbatzaren eta Santa Zezilia kontzertuak galdu ditu. Hala ere, musikak ez du etenik izango datozen egunetan, eta hilaren 21ean Goiz Deia txistulari bandak eta Kittu taldeak kontzertua emango dute, eta hurrengo egunean, hilaren 22an, txistulariek kalejira egingo dute. Horrez gain, Legazpi Musika Bandak kontzertua emango du hilaren 29an Urbeltz pilotalekuan.