Astebetean igoerarik apalena izan da gaur, 46 kasu berrirekin
Osasun Sailak emandako datuen arabera, beste 46 kasu atzeman dituzte Goierrin, gehienak Beasainen, Legazpin eta Zumarragan. Datuak igotzen jarraitzen badu ere, azken zortzi egunetako kopururik baxuena da. Hamahiru herritan ez da positibo berririk agertu.
![](https://goierri.hitza.eus/site/files/2020/11/aisialdia_koronabirus_gara.jpg)
Azken zortzi egunetako positibo kopururik baxuena eman dute gaur Osasun Sailaren datuek. Azken egunetako tendentzia mantentzen ari da, eta gaur 46 kasu berri zenbatu dituzte.
Kasurik gehien Beasainen (11) atzeman dituzte, eta antzeko kopuruetan dabiltza Legazpi (8), Zumarraga (8) eta Urretxu (7) ere. Herririk hazienen zerrenda Lazkaok (4) eta Ordiziak (3) osatzen dute; azken horretan, nabarmen ari dira jaisten kasu berrien agerpenak.
Herri txikiagoetan aipatzekoa da 13 herri daudela gaur kasu berririk gabe. Positiboak atzeman dituztenen artean berriz, Ataun (2), Olaberria (2) eta Idiazabal (1) leudeke.
Martxoan koronabirusaren osasun krisia hasi zenetik hona, 2.831 positibo kasu agertu dira guztira Goierrin.
Gaur | Denera: | ||
Altzaga | 0 | 3 | |
Arama | 0 | 13 | |
Ataun | 2 | 48 (+2) | |
Beasain | 11 | 634 (+11) | |
Ezkio eta Itsaso | 0 | 13 | |
Gabiria | 0 | 6 | |
Gaintza | 0 | 9 | |
Idiazabal | 1 | 53 (+1) | |
Itsasondo | 0 | 26 | |
Lazkao | 4 | 171 (+4) | |
Legazpi | 8 | 264 (+8) | |
Legorreta | 0 | 73 | |
Mutiloa | 0 | 7 | |
Olaberria | 2 | 25 (+2) | |
Ordizia | 3 | 605 (+3) | |
Ormaiztegi | 0 | 45 | |
Segura | 0 | 47 | |
Urretxu | 7 | 233 (+7) | |
Zaldibia | 0 | 82 | |
Zerain | 0 | 1 | |
Zegama | 0 | 86 | |
Zumarraga | 8 | 386 (+8) | |
GOIERRI | 46 | 2.831 (+46) |