2020/11/10

Astebetean igoerarik apalena izan da gaur, 46 kasu berrirekin

Osasun Sailak emandako datuen arabera, beste 46 kasu atzeman dituzte Goierrin, gehienak Beasainen, Legazpin eta Zumarragan. Datuak igotzen jarraitzen badu ere, azken zortzi egunetako kopururik baxuena da. Hamahiru herritan ez da positibo berririk agertu.

Egoitzako egoiliarrak modu seguruan ateratzeko neurriak hartu dituzte

Segurako adinekoen egoitzako egoiliarrak arriskurik gabe atera daitezen, gune batzuk haientzat erreserbatu eta ordutegia ezarri dute.

100 'Aldaize' zenbaki

2004an sortu zuen aldizkaria Illati euskara elkarteak, Idiazabalgo berriak emateko eta euskaraz irakurtzeko ohitura bultzatzeko helburuz. Gehigarri berezia egin dute 100. zenbakia dela eta

Errikarte Agirre (Ikatza argazkilari elkartea)

«Afizio hau landu nahi dutenentzako tokia badago elkartean»

Legazpiko Ikatza Argazkilari Elkarteak erakusketa zabaldu berri du, elkarte barruko lehiaketan saritutako lanekin. Lehiaketaz eta elkartearen jardunaz hitz egin du Errikarte Agirrek.

San Martin: festa egin nahi eta ezin

San Martin jaiak ere ezin izango dira ospatu: igandean ez zen Buzkantza Eguna egin eta Agiña eta San Martin auzoetako bizilagunek antolatzen dituzten festak ere bertan behera gelditu dira.

Oria ibaitik eta Amundarain errekatik 4,5 tona zabor atera dituzte Ordizian

Bi astez aritu dira garbiketan, Txukun Lorezaintza enpresako langileak, Ordiziako Udalak kontratatuta. Itsasora zabor gutxiago iristea da garbiketak lanak egitearen helburua

ariane vierbücher

Ormaiztegiko mendi astea abendura atzeratu dute

Gaur hastekoa bazen ere, egoera dela eta abenduaren 9tik 17ra egitea erabaki dute. Everesteko euskal espedizioari buruzko erakusketa berriz, luzatu egingo dute.

Asteburuan bi edukiontzi erre dituzte Legazpiko garbigunean

Legazpiko udal gobernu taldeak gogor gaitzetsi du gertatutakoa, eta edukiontzi horiek herritar guztien artean ordaindu beharko dituztela gogorarazi dute.

Koronabirusaren gakoak (VI)

Nola egin aurre isolamenduari?

Elhuyar etxeko Ana Galarragak, isolamenduaz eta honi aurre egiteko moduez hitz egin du aste honetan.

Zuberoako ikastolen aldeko saski salmenta kanpaina abian da

Ikaskoli ekimenak Zuberoako ikastolen aldeko saskien salmenta jarri du martxan. Abenduaren 1era arte egin daitezke eskaerak. Goierrin, Seguran eta Lazkaon jaso ahal izango dira.

l. goiburu

Zubizarreta, banakakoaz: «Esperientziatzat hartuko dugu lehen partida hau»

Buruz buruko txapelketa nagusiaren estreinakoan, Iraitz Zubizarretak 22 eta 7 galdu du Dario Gomezen aurka. Abaildu gabe, logikoena ongi barneratu du. Ataunen, ikusleekin azkena

Ikatzako argazkilarien irudi onenekin egindako erakusketa dago ikusgai

Hilero elkarte barruan egiten duten lehiaketetan saritutako lanak dira. Koronabirusak ez du argazki elkartearen jarduera eten. Abenduan ikus-entzunezko emanaldi bat egingo dute

Gehiago
HITZAkide HITZAkide

 

ELKARRIZKETAK

ERREPORTAJEAK

KIROLA

Azken bideoak

 

Argitalpen bereziak

Gipuzkoa