Egoitzako egoiliarrak modu seguruan ateratzeko neurriak hartu dituzte
Segurako adinekoen egoitzako egoiliarrak arriskurik gabe atera daitezen, gune batzuk haientzat erreserbatu eta ordutegia ezarri dute.

Zaharren egoitzako egoiliarrek arriskua mugatuta kalera ateratzeko aukera izan dezaten, egoitza zuzendariak eta udalak egoitza ondoko gune batzuk egoiliarrentzat erreserbatzea adostu dute: 10:30etik 12:30era egoitza ondotik hasi eta frontoi zaharrera arteko zatia, eta 16:45etik 18:45era egoitza eta eliza arteko zatia egoiliarrek erabili dezaten izango da. Eremuak hesitu eta markatuko dituzte.