Euskal osasungintza publikoaren aldeko elkarretaratzeak egin dituzte osasun zentroen aurrean
Lehen arretarako baliabide gehiago eta osasungintzarako inbertsio gehiago eskatzea eta murrizketak eta pribatizazioak gaitzestea izan da bilkuren helburua.
“Osasungintza publikoa defendatu” esanez, elkarretaratzeak egin zituzten herritarrek atzo iluntzean Goierriko hainbat osasun zentroren aurrealdean. Irudian, Legazpiko anbulategiaren aurrean egindakoa ikus daiteke.
Elkarrateratzeen helburua lehen arretarako baliabide gehiago eskatzea zen, baita osasungintzarako inbertsio gehiago ere, gutxienez Barneko Produktu Gordinaren %7a. Aldi beran, murrizketak eta pribatizazioak gaitsetsi zituzten.
Aurreko asteazkenean ere egin zituzten elkarretaratzeak.