Beste 37 kasu atzeman dituzte Goierrin
Osasun Sailaren arabera, azken orduetan beste 37 positibo atzeman dituzte eskualdean. Kasurik gehienak Legazpin, Beasainen eta Lazkaon agertu dira.
![](https://goierri.hitza.eus/site/files/2020/11/legazpiko_kaleak_koronabir-1.jpg)
Egun batean gehiago, hurrengoan gutxiago, baina Goierrin koronabirus kasuak agertzen jarraitzen dute egunero. Osasun Sailaren gaurko txostenaren arabera, atzotik 37 kasu gehiago atzeman dituzte eskualdean.
Legazpik ditu gaur kasu berri gehien, 9 positiborekin. Beasainek 7 ditu eta Lazkaok beste 6. Ordiziak berriz, behera egin du, eta gaur 4 kasu berri zenbatu dituzte. Urretxun ere 4 kasu daude, eta Zumarragan 3.
Herri txikiagoen artean, Ataunek 2 kasu berri ditu, eta bana Legorretak eta Segurak. Gainontzeko hamahiru herrietan ez dute positibo berririk atzeman.
Martxoan koronabirusaren osasun krisia hasi zenetik hona, 2.938 positibo kasu agertu dira guztira Goierrin.
Gaur | Denera: | ||
Altzaga | 0 | 3 | |
Arama | 0 | 13 | |
Ataun | 2 | 57 (+2) | |
Beasain | 7 | 659 (+7) | |
Ezkio eta Itsaso | 0 | 13 | |
Gabiria | 0 | 6 | |
Gaintza | 0 | 9 | |
Idiazabal | 0 | 54 | |
Itsasondo | 0 | 26 | |
Lazkao | 6 | 179 (+6) | |
Legazpi | 8 | 279 (+8) | |
Legorreta | 1 | 75 (+1) | |
Mutiloa | 0 | 7 | |
Olaberria | 0 | 27 | |
Ordizia | 5 | 627 (+5) | |
Ormaiztegi | 0 | 46 | |
Segura | 1 | 48 (+1) | |
Urretxu | 4 | 243 (+4) | |
Zaldibia | 0 | 82 | |
Zerain | 0 | 1 | |
Zegama | 0 | 86 | |
Zumarraga | 3 | 397 (+3) | |
GOIERRI | 37 | 2.938 (+37) |