2020/11/13

Ormaiztegiko udalbatzak aho batez salatu du goizaldeko erasoa

"Lehergailuz egindako atentatua" izan dela salatu dute, eta horrelako "indarkeriazko ekintzek zentzurik ez" dutela eta "egileak lotsarazi" beharko lituzkeela diote.

Nafarroa 23 gunean, lanean eta jolasean

Artisten eta sortzaileen lagunarteko topalekua da Jose Mari Telleria argazkilariak Beasainen duen Nafarroa 23 espazioa. Herriari irekitako leku bat izatea nahi du Telleriak, eragileek eta artistek erabil dezaten.

DATUAK

Beste 37 kasu atzeman dituzte Goierrin

Osasun Sailaren arabera, azken orduetan beste 37 positibo atzeman dituzte eskualdean. Kasurik gehienak Legazpin, Beasainen eta Lazkaon agertu dira.

Dementzia edo galera kognitiboa dutenentzako zerbitzu berria

Aitziber Gine eta Lorena Perez psikologoek tailer terapeutikoak eskainiko dituzte. Psikoestimulazioa landuko dute taldean. Harremanen arloa ere jorratuko dute

ERREPORTAJEA

Gaua, gauezkoentzat bakarrik

Etxeratze agindua gaueko hamarretarako ezartzeak eragin handia izan du zenbait sektoretan. Taxilariek, garabi zerbitzuek eta gasolindegiek sumatu dute gelditua. Gaua «kieto» dagoela diote.

Balitz eta Balego

San Martin feriarik gabeko larunbata

Azaroko bigarren larunbatean San Martin Azoka egin ohi dute Zegaman, baina aurten bertan behera geratu da. Xabier Azurmendi artzainak urtero hartzen du parte ganadu erakusketan.

Unai de Miguel txirrindularitzako epailea Espainiako Itzulian aritu da

Urretxuarrak dopin kontrolez arduratu den taldean lan egin du. Mutikotan txirrindularia izan zen. Aurten Formigalgo etapa irabazi duen Ion Izagirrerekin aritu zen

Motxorro eta Bikuña Txiki arteko bidea itxiko dute trafikoarentzat asteburuetan

Bide horretako espaloietan oinezko asko pilatu eta batzuk errepidetik ibiltzen direlako hartu du erabakia Legazpiko Udalak. Oinezkoei seguru eta lasai ibiltzeko aukera ematea da helburua.

Errigorako saskiak badu irabazlea

Goierriko Hitzak Errigora ekimenaren saskia zozkatu du Hitzakideen artean. Irabazleak dagoeneko jaso du saria.

Sara Cozar (aktorea)

«Momentu arraro honetan zerbait behar badugu da, barre egitea! »

Lehenik oholtza gainera, eta orain pantaila handira eraman dute 'Erlauntza' filma. Sara Cozar aktore ordiziarrak Garaziren papera egiten du bertan. Filmaz eta beste lan batzuez mintzatu da.

Gehiago
HITZAkide HITZAkide

 

ELKARRIZKETAK

ERREPORTAJEAK

KIROLA

Azken bideoak

 

Argitalpen bereziak

Gipuzkoa