Ormaiztegiko udalbatzak aho batez salatu du goizaldeko erasoa
"Lehergailuz egindako atentatua" izan dela salatu dute, eta horrelako "indarkeriazko ekintzek zentzurik ez" dutela eta "egileak lotsarazi" beharko lituzkeela diote.
![](https://goierri.hitza.eus/site/files/2020/11/20201113_090035-01.jpeg)
Ormaiztegiko udala osatzen duten talde politikoek aho batez salatu eta gaitzetsi dute, gaur goizean Laboral Kutxaren bulegoaren aurka egindako erasoa. “Lehergailuz egindako atentatua” izan dela azaldu dute, eta “horrelako indarkeriazko ekintzek ez dute zentzurik, eta ez dute lekurik gaur egun bizi dugun abagunean eta gizartean”.
Gertaera honek, “horrelako jarrera eta ekintzen egileak lotsarazi eta bizikidetzan herri bezala egin dugun aurrerapausoan pentsarazi” behar lieketela uste dute, “irabazitakoa gal ez dezagun atzera egin gabe”.
Astelehenean, “gure herriaren nortasuna ordezkatzen ez duten ekintza horiek gaitzesteko mozioa” aurkeztuko dute osoko bilkuran.