Asteburuan beste 84 kasu atzeman dituzte Goierrin
Osasun Sailaren arabera, ostiralean 38 kasu berri agertu ziren, larunbatean 18 eta igandean beste 28; asteburuan 84 kasu guztira. Positiborik gehienak Ordizian, Zumarragan, Urretxun eta Beasainen dituzte.
Asteburuko datuak gehituta, hiru mila kasuen mugan dago Goierri. Ostiraletik hona 84 positibo atzeman dituzte eskualdean. Gehienak ostiralekoak (38) dira, larunbata eta igandea azpitik gelditu baitira datuetan. Azken asteetako joera ikusita, datuen beheranzko joera nabari da, nahiz eta egunez egun, gorabehera handiak izaten ari diren.
Kasu gehien izan dituztenen artean daude Ordizia (15), Zumarraga (14), Urretxu (13) eta Beasain (12). Horien azpitik daude Lazkao eta Legazpi, seina kasu berrirekin.
Herri txikiei dagokionean, Legorreta (4), Ataun (3), Ormaiztegi (3) eta Zaldibia (3) dira positibo berri gehien dituztenak. Olaberrian (2), Seguran (2) eta Zegaman (1) ere agertu dira. Gainontzeko zortzi herrietan, ez da kasu bakar bat ere agertu azken hiru egunetan.
Martxoan koronabirusaren osasun krisia hasi zenetik hona, 2.985 positibo kasu agertu dira guztira Goierrin.
Ostirala | Larunbata | Igandea | Denera: | |
Altzaga | 0 | 0 | 0 | 3 |
Arama | 0 | 0 | 0 | 13 |
Ataun | 2 | 0 | 1 | 58 (+3) |
Beasain | 7 | 1 | 4 | 664 (+12) |
Ezkio eta Itsaso | 0 | 0 | 0 | 13 |
Gabiria | 0 | 0 | 0 | 6 |
Gaintza | 0 | 0 | 0 | 9 |
Idiazabal | 0 | 0 | 0 | 54 |
Itsasondo | 0 | 0 | 0 | 26 |
Lazkao | 5 | 1 | 0 | 179 (+6) |
Legazpi | 1 | 1 | 4 | 277 (+6) |
Legorreta | 3 | 1 | 0 | 78 (+4) |
Mutiloa | 0 | 0 | 0 | 7 |
Olaberria | 1 | 0 | 1 | 29 (+2) |
Ordizia | 6 | 5 | 4 | 637 (+15) |
Ormaiztegi | 1 | 0 | 2 | 49 (+3) |
Segura | 0 | 1 | 1 | 49 (+2) |
Urretxu | 4 | 5 | 4 | 252 (+13) |
Zaldibia | 2 | 1 | 0 | 85 (+3) |
Zerain | 0 | 0 | 0 | 1 |
Zegama | 1 | 0 | 0 | 87 (+1) |
Zumarraga | 5 | 2 | 7 | 408 (+14) |
GOIERRI | 38 | 18 | 28 | 2.985 (+84) |