Argazkilari zallar batek irabazi du Ataungo argazki rallyan lehen saria
Jose Luis Rodriguezek basoan ateratako erretratu bat da onena. Bigarren, Carlos Mediavilla. Herriko sariak Mariano Perez eta Jone Galparsoro argazkilarientzat dira
Oztopo guztien gainetik, hamaisagarrenean aidanez esateko moduan da Ataungo Argazki Rallya. Larunbatean banatu zituzten 16. lehiaketako sariak, Herri Antzokian. Urriaren 4an burutu zen rallya bera, eta 30 partaidek ibili zituzten Ataungo parajeak eta bazterrak, udaleko antolatzaileek unean berean jarritako gaiei printza ateratzeko.
Sari nagusia Jose Luis Rodriguez zallarrak jaso du. Seigarren urtea zuen Ataungo lehiaketan parte hartu duena, eta aurreneko aldiz irabazi du. «Irabazteko plaza zaila da Ataun, eta argazkiak ateratzeko toki oso ederra. Oso ongi pasatu nuen», azaldu zuen zapatuan, saria hartzean. Mendian galduta ere ibili zen, une batean; mendizale batzuek lagundu zioten. Une hartan, basoan egin zuen lehiaketan aurkeztutako argazki bat.
Hiru goierritar ere sarituak
Bigarren saria Carlos Mediavilla urretxuarrak jaso du. Herrikoen arteko sailkapenean, Mariano Perezek eraman du lehen saria, eta Jone Galparsorok bigarrena.
Epaimahaia Joxemari Telleriak, Lake Oiarbidek eta Kontxi Sukiak osatu dute.