Hogeita hamabost kasu berrirekin, 3 milako langa gainditu du Goierrik
Koronabirusaren osasun krisia hasi zenetik, guztira 3.020 kasu zenbatu dituzte Goierrin. Atzotik 35 positibo berri daude, gehienak Beasainen, Ordizian eta Zumarragan.
Azken egunetan beherako joera egin dute koronabirusaren datuek, baina kasu berriak agertzen jarraitzen dute oraindik. Osasun Sailaren gaurko txostenak beste 35 kasuren berri eman du gaur, eta Goierrik dagoeneko gainditu du 3 mila kasuen langa.
Herririk hazienetan daude, gaur ere, kasurik gehienak. Hamarna positibo dituzte Beasainek eta Ordiziak, zazpi Zumarragak eta hiru Urretxuk. Zenbaki apalagoetan dabiltza Lazkao (2) eta Legazpi (1).
Herri txikietan berriz, barealdia etorri da. Legorretak eta Segurak kasu bana dituzte, baina gainontzeko hamalau herritan ez dago positibo berririk.
Martxoan koronabirusaren osasun krisia hasi zenetik hona, 3.020 positibo kasu agertu dira guztira Goierrin.
Gaur | Denera: | |||
Altzaga | 0 | 3 | ||
Arama | 0 | 13 | ||
Ataun | 0 | 58 | ||
Beasain | 10 | 674 (+10) | ||
Ezkio eta Itsaso | 0 | 13 | ||
Gabiria | 0 | 6 | ||
Gaintza | 0 | 9 | ||
Idiazabal | 0 | 54 | ||
Itsasondo | 0 | 26 | ||
Lazkao | 2 | 181 (+2) | ||
Legazpi | 1 | 278 (+1) | ||
Legorreta | 1 | 79 (+1) | ||
Mutiloa | 0 | 7 | ||
Olaberria | 0 | 29 | ||
Ordizia | 10 | 647 (+10) | ||
Ormaiztegi | 0 | 49 | ||
Segura | 1 | 50 (+1) | ||
Urretxu | 3 | 255 (+3) | ||
Zaldibia | 0 | 85 | ||
Zerain | 0 | 1 | ||
Zegama | 0 | 87 | ||
Zumarraga | 7 | 415 (+7) | ||
GOIERRI | 35 | 3.020 (+35) |