Iñaki Carretero ipuin kontalariaren bi saio izango dira ostiralean
Haurren Eskubideen Nazioarteko Egunaren harira antolatu dute saio bikoitza. Parte hartzeko izena eman behar da aurrez.
![](https://goierri.hitza.eus/site/files/2020/11/9880.jpeg)
Haurren Eskubideen Nazioarteko Egunaren harira, Iñaki Carretero ipuin kontalariak bi saio eskainiko ditu ostiralean: 17:00etan Haur Hezkuntzako haurrentzat eta 18:00etan Lehen Hezkuntzako haurrentzat. Izena ematea derrigorrezkoa da eta udaletxean egin behar da. Gurasoak ezingo dira aretora sartu saioetan.