Beste 32 positibo zenbatu dituzte gaur Goierrin
Osasun Sailaren arabera, azken 24 orduetan beste 32 kasu atzeman dituzte Goierrin. Gehienak Beasainen, Ordizian eta Zumarragan daude. Hamabost herritan ez da positibo berririk agertu.
Pixkanaka ari dira koronabirusaren datuak apaltzen. Atzo igoera txiki bat izan bazen ere, gaur atzera ere behera egin dute positibo berriek. Osasun Sailaren gaurko txostenak 32 kasu jaso ditu Goierrin.
Kasurik gehienak Beasainek eta Ordiziak dituzte beste behin, bederatzina positibo berrirekin. Zumarragak (6), Legazpik (3), Lazkaok (2) eta Urretxuk (1) osatzen dute herri handienen zerrenda.
Herri txikietan, Legorreta da kasu berriak (2) dituen herri bakarra, gainontzeko hamabost herrietan ez baitago positiborik.
Martxoan koronabirusaren osasun krisia hasi zenetik hona, 3.052 positibo kasu agertu dira guztira Goierrin.
Gaur | Denera: | |||
Altzaga | 0 | 3 | ||
Arama | 0 | 13 | ||
Ataun | 0 | 58 | ||
Beasain | 9 | 683 (+9) | ||
Ezkio eta Itsaso | 0 | 13 | ||
Gabiria | 0 | 6 | ||
Gaintza | 0 | 9 | ||
Idiazabal | 0 | 54 | ||
Itsasondo | 0 | 26 | ||
Lazkao | 2 | 183 (+2) | ||
Legazpi | 3 | 281 (+3) | ||
Legorreta | 2 | 81 (+2) | ||
Mutiloa | 0 | 7 | ||
Olaberria | 0 | 29 | ||
Ordizia | 9 | 656 (+9) | ||
Ormaiztegi | 0 | 49 | ||
Segura | 0 | 50 | ||
Urretxu | 1 | 256 (+1) | ||
Zaldibia | 0 | 85 | ||
Zerain | 0 | 1 | ||
Zegama | 0 | 87 | ||
Zumarraga | 6 | 421 (+6) | ||
GOIERRI | 32 | 3.052 (+32) |