Irtenbideak eskatu dituzte Ordiziako ostalariek
Manifestazioa egin dute gaur, herriguneko kaleetan. Negozioen atzean familiak daudela gogorarazi eta administrazio publikoari "berehalako laguntzak" eskatu dizkiote.
Ordiziako ostalariek manifestazioa egin dute, egoera jasangaitza bizi dutela salatzeko. Administrazio publikoari “berehalako” laguntzak eskatu dizkiete, negozio bakoitzaren atzean familia asko daudela gogorarazi diete eta lehenbaitlehen irtenbideak behar dituztela oihukatu dute, bestela askok pertsiana jaitsi beharko dutelako.