Naturopatiaren inguruko hitzaldia, azaroaren 26an
Defentsak modu naturalean nola indartu azalduko du Gaizka Sanchez naturopatak Ormaiztegin. Saiora joateko izena eman behar da.
Gaizka Sanchez naturopatak hitzaldia eskainiko du datorren astean, azaroaren 26an, gizarte etxeko areto nagusian. Nola indartu zure defentsak modu naturalean izena du solasaldiak eta 18:00etan hasiko da. Dohainik izango da eta derrigorrezkoa da aurrez izena ematea Ormaiztegiko Udaleko Kultura sailera idatzita.