Albisuk Binanako finalaurrekoa jokatu ahal izango du
Enpresen Ligak eta pilotariek akordioa lortu dute, eta urriaren 10ean jokatzekoa zen partida abenduaren 4an egingo dute. Albisu eta Agirre, Ezkurdia-Bikuñaren aurka ariko dira.
Esku Pilotako Enpresen Ligak eta salaketa jarrita zeukaten pilotariek akordioa lortu ondoren, bertan behera geratutako Binanako Txapelketako finalaurrekoa jokatu ahalko dute Jon Ander Albisu ataundarrak eta Asier Agirrek. Ezkurdia-Bikuñaren aurkako partidan ez ziren izan urriaren 10ean, greban zeudelako. Ligak 22 eta 0 galdutzat eman zien. Salaketa jarri zuen ELA sindikatuak, greba eskubidea urratzeagatik. Epaiketara iritsi aurretik gaur zen bista itxi dute akordioa. Abenduaren 4an jokatuko dute finalaurrekoa; finala, 8an da.