'Erik eta Win' bertso musikatu saioak Udazken Biziari adio
Unai Muñoa eta Ander Lizarralde bertsolariek sortutako ikuskizunak musika, bertsoak eta ahozkotasuna uztartzen ditu.
Herriko jaien ordezko Udazken Bizia kultura egitaraua bihar amaituko da, Zaldibian. Unai Muñoa eta Ander Lizarralde bertsolariek Erik eta Win bertso musikatu saioa egingo dute, Resti frontoian, bihar (19:00). Sarrera doan da, baina kultur etxean hartu behar da.