'Volar' filmak irekiko du Ataunen zinema denboraldia
Azaroaren 25aren bueltan antolatutako emanaldia izango da. Bertha Gaztelumendiran dokumentalak, indarkeria jasan duten emakumeen testigantzak biltzen ditu.
Herri Antzokiko zinema denboraldia asteburuan hasiko da berriz. Helduen saioa orduz aurreratu dute, eta igandeetan eta astelehenetan 19:00etan da. Bertha Gaztelumendiren Volar filma emango dute, Azaroak 25eko egitarauan ere sartuta dagoena. Indarkeria matxista jasan duten emakumeen testigantzak biltzen dituen dokumentala da. Umeek, berriz, Playmobil filma izango dute ikusgai, igandean 16:30ean.