2021eko egutegian agertuko diren argazkiak aukeratu dituzte
14 parte hartzailek eta 33 argazkik lehiatu dute Segurako 13. Argazki Lehiaketan. Sari banaketa abenduaren 18an izango da.
Segurako 13. Argazki Lehiaketa da aurtengoa. Segurako Udalak, herriko denda eta zerbitzuen laguntzarekin, urteko egutegia osatzeko lehiaketa egiten du urtero, eta aurtengo hautatuen zerrenda argitaratu dute. 14 parte hartzailek eta 33 argazkik lehiatu dute, eta 12 hautatu dituzte, hilabeteko bana.
Hona hemen 2021eko pareta eta poltsikoko egutegietan izango diren argazkiak:
- ‘Bizitza zikloa, parkearen begietatik’- Erkuden Elortza Jauregi
- ‘Iragana eta etorkizuna gure herriko plazan’- Alazne Sanchez Monroy
- ‘Biharko egunaren zain’- Gari Oiarbide
- ‘Batera indartsuago gara’- Haurreskola
- ‘Gure arbasoen istoriez elikatzen’- Haurreskola
- ‘Ez dadila haria eten’- Iker Zabala Telleria
- ‘Lehen hala, orain horrela, gero ez jakin nola’-Iker Zabala Telleria
- ‘Natura beti natura’- Jon Irizar Azkarate
- ‘Oztopoak gaindituz etorkizunerantz’- Joseba Telleria Albizu
- ‘Zuhaitzek ez diezagutela basoa ikustea galarazi’- Joseba Telleria Albizu
- ‘Dantzatzen duen herria ez da inoiz hilko’- Naiara Oiarbide Begiristain
- ‘Oroimenaren oraina 1940-2020’- Judith Arruabarrena Ugartemendia
Sari banaketa abenduaren 18an izango da, 18:30ean hasita, Euskal liburu, disko eta jostailu azokan. Abenduaren 21etik aurrera jarriko dituzte eskuragai herriko hainbat dendatan.