Aukeraketarik zabalena
Igartza Musika Bekako entzunaldietan 22 hautagai izango dira, sekula baino gehiago. Igartzako jauregian izango dira emanaldiak, bihar, 09:00etatik aurrera
Igartza Musika Beka hazten ari da urtez urte eta bogarren edizioan marka guztiak apurtuko ditu. 22 hautagai igoko dira oholtza gainera, hamabost Master maila eta zazpi gradu mailan. Ez da goierritarrik izango, baina Euskal Herriko hainbat txokotatik, Espainiatik, Frantziatik, Bielorrusiatik, Errusiatik, Txiletik, Mexikotik eta Ameriketako Estatu Batuetatik etorritako musikariak entzuteko parada izango da.
Emanaldiak 09:00etan hasiko dira. 15:00etatik 16:30era atsedenaldia izango da, eta 19:00etan amaituko da eguna. Sari banaketa 19:45etan izango da. Gradu mailako irabazleari 2.000 euroko beka emango dio Musikenek eta Master mailakoari, 3.000 euro.
Egitaraua: | |
Master ikasleak: | |
Marie-Helose Arbus, biolina (Frantzia) | 09:00 |
Fabio Rafael Arias Garcia, biolontxeloa (Espainia) | 09:20 |
Maryia Arol, akordeoia (Bielorrusia) | 09:40 |
Ian Lillson, biolina (Errusia) | 10:00 |
Atsedena | |
Jose Luis Tovar Carrillo, kontrabaxua (Espainia) | 11:00 |
Natalia de la Vara Robles, flauta (Espainia) | 11:20 |
Claudia Briones Ortiz, Fagota (Txile) | 11:40 |
Eduardo Fabian Martinez Lujan, gitarra (Mexiko) | 12:00 |
Jari Juhani Piper, biolontxeloa (AEB) | 12:20 |
Maria Rabasco Lopez, Flauta (Espainia) | 13;00 |
Gabriel Triplana Sanz, tronpeta (Espainia) | 13:20 |
Kelly Smestad, oboea (AEB) | 13:40 |
David Cid Ibañez, jazz pianoa (Euskal Herria) | 14:00 |
Lucas Damian Cobo, jazz gitarra (Espainia) | 14:20 |
Carlos Sagaste Maqueda, jazz saxofoia (Espainia) | 14:40 |
Gardu ikasleak: | |
Laia Barbera de Luna, arpa (Espainia) | 16:30 |
Aitor Aburto Irazizabal, klarinetea (Euskal Herria) | 16:50 |
Jesus Cuesta Gordillo, biolontxeloa (Espainia) | 17:10 |
Joan Miquel Fiol Villegas, pianoa (Espainia) | 17:30 |
Cecilia Hutnik, biolontxeloa (Belgika) | 18:00 |
Victor Lardies Isaba, klarinetea (Euskal Herria) | 18:20 |
Raul Perez Cuartango, saxofoia (Espainia) | 18:40 |
Sari banaketa | 19:45 |
Beasaingo Udalak bultzatutako eta babestutako beka da. Igartza Musika programaren adarretako bat da. Musikari gazteei euren bidea jorratzeko laguntza ematea da helburua. Hala, datorren urtean, irabazleek Beasainen bertan kontzertu bat eskaintzeko aukera izango dute.