Etengabeko Arreta Gunearen aldeko taldea
Etengabeko Arreta Gunea egunero eta eguneko 24 orduetan irekitzearen aldeko plataforma sortu dute Zumarragan.
Zumarragako anbulatorioko Etengabeko Arreta Gunea egunero eta eguneko 24 orduetan irekitzearen aldeko plataforma eratu zen asteazkenean. Bilerara 50 bizilagun azaldu ziren eta 10 bat laguneko lan taldea osatu zuten. Talde hau astelehenean elkartuko da. Deialdia egin zutenak gustura ageri dira, baina 40 urte inguruko guraso gehiago azaltzea espero zuten.