Kasu berrien kopuruak beherako bidean jarraitzen du
Osasun Sailaren gaurko txostenak 26 positiboren berri eman du gaur. Ordizian, Beasainen eta Ataunen daude kasu berririk gehienak; azken honetan, bost positibo berri atzeman dituzte.
Egunez egun jaisten ari da koronabirus kasu berrien kopurua Goierri mailan. Gaur beste 26 kasuren berri eman du Osasun Sailaren txostenak.
Herririk handienen artean, Ordiziak ditu gehien (7), eta haren atzetik dago Beasain, 5 kasurekin. Deigarria da Ataungo egoera, han ere 5 kasu berri atzeman baitituzte.
Gainontzeko herriei dagokionean, Legazpi (3), Legorreta (2), Zumarraga (2), Gabiria (1) eta Zegama (1) dira kasu berriak dituztenak. Lazkaon eta Urretxun, aldiz, ez dute positibo berririk atzeman.
Martxoan koronabirusaren osasun krisia hasi zenetik hona, 3.108 positibo kasu agertu dira guztira Goierrin.
Gaur | Denera: | |||
Altzaga | 0 | 3 | ||
Arama | 0 | 13 | ||
Ataun | 5 | 65 (+5) | ||
Beasain | 5 | 694 (+5) | ||
Ezkio eta Itsaso | 0 | 13 | ||
Gabiria | 1 | 8 (+1) | ||
Gaintza | 0 | 9 | ||
Idiazabal | 0 | 56 | ||
Itsasondo | 0 | 26 | ||
Lazkao | 0 | 185 | ||
Legazpi | 3 | 288 (+3) | ||
Legorreta | 2 | 85 (+2) | ||
Mutiloa | 0 | 7 | ||
Olaberria | 0 | 29 | ||
Ordizia | 7 | 668 (+7) | ||
Ormaiztegi | 0 | 49 | ||
Segura | 0 | 50 | ||
Urretxu | 0 | 257 | ||
Zaldibia | 0 | 85 | ||
Zerain | 0 | 1 | ||
Zegama | 1 | 87 (+1) | ||
Zumarraga | 2 | 428 (+2) | ||
GOIERRI | 26 | 3.108 (+26) |