Oamendi kirol klubak 'ginkana' jarduera antolatu du biharko
Bihar larunbata, 17:00etan hasita, futbolin, futbolin paleta, mahai tenisa eta igela modalitateetan ariko dira. Parte hartzaile bakoitzak euro bana jarriko du izena ematean.
Zeraingo Oamendi Kirol Klubak jarduera berri bat jarri du martxan. Larunbatean ‘ginkana’ bat osatuko dute herriko frontoian modalitate desberdinekin: futbolinean, futbolin paletan, mahai tenisean eta igelean ariko dira parte hartzaileak. 17:00etan hasiko da.
Izena ematea derrigorrezkoa da osasun egoera dela eta. Udaletxean, egunean bertan frontoian ala Oamendi Kirol Klubaren posta helbidera idatzita eman daiteke izena. Parte hartzaile bakoitzak euro bana ordaindu beharko du eta 12 urtetik beherakoentzat dohainik izango da.
Lau laguneko taldetan jolastuko dute, baina bakarka ere izena eman daitekeela jakinarazi dute. Herritarrak parte hartzera animatu dituzte.