Ordiziarrockek ez du hutsik egin
Ohi baino beranduago, baina egin dute. Ikusleek eserita gozatu dute kontzertuez
Ordiziarrocken 17. edizioa ere errealitatea da. Ohi baino geroago egin behar izan dute, baina segurtasun neurriak betetzeko egokitzapenekin aurrera atera da. Jakintza eskolako patiorako sarrera markatu egin dute eta distantziak mantentzeko marrak jarri dituzte. Eskuak eta oinetakoen zorua garbitu, tenperatura hartu, eta bakoitza bere eserlekuan eseri da. Eserita entzun behar izan dira kontzertuak, eta hotz egin arren, gozatu ederra hartu dute gerturatutakoek. Joseba Irazoki eta lagunaken eta Viva Belgrado taldeen kontzertuak izan dira gaur. Monky man DJak girotu du bitartean.
Bihar 16:30etan zabalduko dira ateak. Zea Mays eta Kokein igoko dira oholtzara eta Monkey man DJa arituko da girotze lanetan.