Zahar-etxeetako egoera hobetzen ari da
Arangoitiko bederatzi egoiliarrek jaso dute sendagiria azken orduetan. Eskualdean 14 kasu aktibo daude oraindik
Goierriko adinekoen egoitzetako egoera hobetzen ari da. Azken orduetan bederatzi egoiliarrek jaso dute sendagiria, Arangoitikoak guztak. Hamaika egoiliar daude gaixo egun Beasainen eta hiru Zumarragan. Gainerako egoitzetan ez dago kasurik.
Arangoiti egoitzako 1 eta 2 solairuak “normaltasun osoz” ari direla lanean jakinarazi du Beasaingo Udalak. 0 solairua, berriz, itxita dago. Atzemandako azken kasutik hamalau egun pasa arte hala egon beharko du.
Arangoitiko langileen artean bederatzi kasu atzeman ziren. Horietatik bi jada lanean daude eta beste hiru osatu dira, baina erabat indarberritu arte ez dira lanera itzuliko. Beste lau kasu aktibo daude, oraindik.