Asteburuko barealdiaren ondoren, beste 27 kasu atzeman dituzte gaur
Osasun Sailaren gaurko txostenak beste 27 kasuren berri eman du gaur. Ordizian, Beasainen, Zumarragan eta Lazkaon daude positiborik gehienak. Hamabost herritan ez da kasu berririk agertu.
Asteburuan datuek izandako beherakadaren ondotik, gaur koska bat gora egin dute datuek, eta pasa den asteko maila beretsuan kokatu dira. Osasun Sailak Goierriri dagozkion 27 kasu berri jaso ditu gaurko txostenean.
Herririk hazienetan daude gehienak: Ordizia (7), Beasain (6), Zumarraga (5) eta Lazkao (4) dira positibo gehien pilatu dituztenak. Urretxuk 2 kasu ditu, eta Legazpin ez da kasu berririk agertu azken bi egunetan.
Herri txikiagoen artean, Legorretan 2 positibo atzeman dituzte, eta bakarra Idiazabalen. Gainontzeko 15 herrietan ez da kasu berririk agertu.
Azken asteetan beherakada handia izaten ari da kasu berrien kopuruetan, eta hori inzidentzia tasan (azken bi asteetako positiboak 100.000 biztanleko) ere nabari da. Legazpi dagoeneko atera da eremu gorrian (500etik behera) dauden herrien zerrendatik, 438,9ko tasarekin. Urretxu (529,2) eta Beasain (572,7) ere gerturatzen ari dira muga horretara. Lazkao (612,7), Zumarraga (624,5) eta Ordizia (902,7), oraindik ere, goitik daude.
Martxoan koronabirusaren osasun krisia hasi zenetik hona, 3.193 positibo kasu agertu dira guztira Goierrin.
Igandea | Denera: | |||
Altzaga | 0 | 3 | ||
Arama | 0 | 13 | ||
Ataun | 0 | 65 | ||
Beasain | 6 | 700 (+6) | ||
Ezkio eta Itsaso | 0 | 13 | ||
Gabiria | 0 | 8 | ||
Gaintza | 0 | 9 | ||
Idiazabal | 1 | 57 (+1) | ||
Itsasondo | 0 | 26 | ||
Lazkao | 4 | 199 (+4) | ||
Legazpi | 0 | 293 | ||
Legorreta | 2 | 88 (+2) | ||
Mutiloa | 0 | 7 | ||
Olaberria | 0 | 29 | ||
Ordizia | 7 | 690 (+7) | ||
Ormaiztegi | 0 | 50 | ||
Segura | 0 | 51 | ||
Urretxu | 2 | 265 (+2) | ||
Zaldibia | 0 | 85 | ||
Zerain | 0 | 1 | ||
Zegama | 0 | 88 | ||
Zumarraga | 5 | 444 (+5) | ||
GOIERRI | 27 | 3.193 (+27) |