'Ginkana', lagunartean eta gaztaina erreekin
Mahai futbol, mahai tenis eta igel jarduera egin dute Zerainen asteburuan, Oamendi Kirol Klubak antolatuta. 5-6 kidez osatutako 8 talde aritu dira.
‘Ginkana’ jarduera egin dute asteburuan Zerainen, Oamendi Kirol Klubak antolatuta. Larunbat arratsaldean izan zen, herriko frontoian. 51 lagun elkartu ziren mahai tenisean, mahai futbolean, futbolin paletetan eta igelean aritzeko.
5-6 kide inguruko 8 talde osatu zituzten guztira eta mokadutxoa hartzeko aukera izan zuten: gaztainak erre zituzten eta bizkotxoa eta txokolate beroa hartu zuten.