Ordiziako emakumeen mezua, azaroaren 25aren harira
Ordiziako Koordinadora Feministak deituta, elkarretaratzea egingo dute bihar arratsaldean. Herriko emakumeek grabatutako bideoa ere zabaldu dute:
Ordiziako Koordinadora Feministak ere bat egin du azaroaren 25eko ekitaldiekin, eta elkarretaratzea antolatu du bihar arratsalderako. Zuhaiztian elkartuko dira, 18:00etan, emakumeenganako indarkeriaren kontra. Segurtasuna bermatzeko neurriak hartuko dituzte; musukoa derrigorrezkoa izango da eta tarteak gordeta egingo dute protesta.
Bestalde, biharko eguna girotzeko, bideoa ere grabatu dute, adin eta jatorri ezberdinetako emakume ordiziarrekin. “Erasorik ez erantzunik gabe” eta “ez niri, ez beste inori” bezalako mezuak zabaldu dituzte, autodefentsa feminista aldarrikatzearekin batera.