Hamazazpiraino jaitsi dira kasu berriak Goierrin
Azken asteetako daturik onenetakoa eman du Osasun Sailak gaurko txostenean. Hamazazpi kasu berri atzeman dituzte Goierri osoan. Legazpi gune gorritik atera da, eta gertu daude Urretxu eta Beasain ere.
Koronabirusaren datuek koska bat gora egin zuten atzo, baina gaur bere onera etorri direla esan liteke. Azken asteetako beherako tendentziari eutsiz, hamazazpi kasu berri jaso ditu gaur Osasun Sailaren txostenak. Azken asteetako daturik onenetakoa da gaurkoa.
Beasainek eta Ordiziak launa kasu dituzte, Urretxuk hiru eta Zumarragak bi. Legazpik eta Lazkaok ez dute kasu berririk. Aipatzekoa da, bestalde, Legazpi eremu gorritik atera zela atzo, inzidentzia tasa 500eko mugatik jaitsi ondoren; gaur, 427an kokatzen da. Muga horretatik gertu daude Urretxu (514,5) eta Beasain (529,7) ere. Goraxeago leudeke Zumarraga (583,6) eta Lazkao (612,7); Ordizia da, gaur gaurkoz, tasarik altuena (892,6) duena.
Herri txikiagoen artean, Legorretan beste 2 positibo atzeman dituzte gaur ere, eta bana Ataunen eta Zegaman. Gainontzeko 15 herrietan ez da kasu berririk agertu.
Martxoan koronabirusaren osasun krisia hasi zenetik hona, 3.210 positibo kasu agertu dira guztira Goierrin.
Igandea | Denera: | |||
Altzaga | 0 | 3 | ||
Arama | 0 | 13 | ||
Ataun | 1 | 66 (+1) | ||
Beasain | 4 | 704 (+4) | ||
Ezkio eta Itsaso | 0 | 13 | ||
Gabiria | 0 | 8 | ||
Gaintza | 0 | 9 | ||
Idiazabal | 0 | 57 | ||
Itsasondo | 0 | 26 | ||
Lazkao | 0 | 199 | ||
Legazpi | 0 | 293 | ||
Legorreta | 2 | 90 (+2) | ||
Mutiloa | 0 | 7 | ||
Olaberria | 0 | 29 | ||
Ordizia | 4 | 694 (+4) | ||
Ormaiztegi | 0 | 50 | ||
Segura | 0 | 51 | ||
Urretxu | 3 | 268 (+3) | ||
Zaldibia | 0 | 85 | ||
Zerain | 0 | 1 | ||
Zegama | 1 | 89 (+1) | ||
Zumarraga | 2 | 446 (+2) | ||
GOIERRI | 17 | 3.210 (+17) |