Motorrak, hoztuta
Beasaingo motor astea ez egitea erabaki du antolakuntzak. Seguratsuna eta baliabide ekonomikoak beste esperru batzuetara bidaltzeko beharra aipatu dituzte
Beasaingo laugarren motor astea ez da egingo, ez behintzat 2020an. Antolakuntzak bertan behera uztea erabaki du, «pena handiz». «Azken urteetako ikusle kopuruak eta jende pilaketak kontuan harturik oso zail ikusten dugu gure lan taldea baliatuz segurtasuna eta osasuna bermatzea», arrazoitu dute. Alor ekonomikoa ere aipatu dute: «babesle eta erakunde ezberdinen esfortzuari esker antolatzen dugu motor asteburua, eta gaur egungo egoera ikusirik esfortzu ekonomiko hori beste zenbait arloetara bideratu dezaketelakoan gaude». “Ea laster elkarren berri izateko aukera dugun”, amaitu dute prentsa oharra.