Euskal presoen alde 1.032 kilometro egin dituzte Ordizian
Ekimenean parte hartu duten guztiei eskerrak eman dizkie Ordiziako Sarek. Ostiralerako elkarretaratzea deitu dute, Plaza Nagusian
Bidea gara bidean gaude ekimenean parte hartu duten guztiei eskerrak eman dizkie Ordiziako Sarek. Iragan larunbatean Ordizian 134 lagunek parte hartu zuten, eta guztira 1.032 kilometro egin ziren. Dena den, gogoratu dute bidea ez dela hemen amaitzen, eta preso, iheslari eta deportatuen etxeratzea lortu arte lanean jarraitu behar dela. Gauzak horrela, ‘Izan bidea’ aplikazioa telefonora jaisteko gonbita luzatu dute, txirringa ibilbideak eta korrika saioak bertan anotatzeko.
Bukatzeko gogorarazi dute, presoen aldeko elkarretaratzea deitu dutela ostiralerako, hilak 27, Ordiziako Plaza Nagusian, 20:00etan.