Zazpi kasu berri atzeman dituzte Goierrin eta Beasain eremu gorritik atera da
Koronabirusaren bigarren olatua hasi zenetik emaitzarik onenak eman ditu Osasun Sailaren gaurko txostenak. Eskualde osoan zazpi kasu besterik ez dituzte atzeman. Hemezortzi herritan ez da positibo berririk agertu.
Irailean pandemiaren bigarren kolpea hasi zenetik emaitzarik baxuenak eman ditu Osasun Sailak gaurko txostenean. Positibo berrien kasuak nabarmen egin du behera azken astean, eta gaur, zazpi kasu berri besterik ez dituzte atzeman eskualdean.
Beasainen, Ordizian eta Urretxun bina positibo daude, eta beste bat Zumarragan. Gainontzeko hemezortzi herrietan ez dago kasu berririk.
Martxoan koronabirusaren osasun krisia hasi zenetik hona, 3.217 positibo kasu agertu dira guztira Goierrin.
Beasain ere, eremu gorritik kanpo
Koronabirus kasuen jaitsiera adierazten duen beste indize bat, intzidentzia tasarena da. Azken bi asteetan izandako kutsatzeen tasa neurtzen du, 100.000 biztanleko. Goierriko sei herririk nagusienak eremu gorrian (500dik gora) egon dira pasa den astera arte. Legazpi izan zen eremu laranjara pasatzen lehena, eta beherako bidean jarraitzen du, 355,8ko tasarekin. Beasainek ere bide bera hartu du, eta gaur atera da eremu gorritik, 486,7ko tasarekin. Mugatik gertu, baina oraindik ere eremu gorrian, daude Urretxu (514,5), Zumarraga (573,3) eta Lazkao (576,6). Oraindik ere, koska bat gorago jarraitzen du Ordiziak, 792,3ko tasarekin.
Igandea | Denera: | |||
Altzaga | 0 | 3 | ||
Arama | 0 | 13 | ||
Ataun | 0 | 66 | ||
Beasain | 2 | 706 (+2) | ||
Ezkio eta Itsaso | 0 | 13 | ||
Gabiria | 0 | 8 | ||
Gaintza | 0 | 9 | ||
Idiazabal | 0 | 57 | ||
Itsasondo | 0 | 26 | ||
Lazkao | 0 | 199 | ||
Legazpi | 0 | 293 | ||
Legorreta | 0 | 90 | ||
Mutiloa | 0 | 7 | ||
Olaberria | 0 | 29 | ||
Ordizia | 2 | 696 (+2) | ||
Ormaiztegi | 0 | 50 | ||
Segura | 0 | 51 | ||
Urretxu | 2 | 270 (+2) | ||
Zaldibia | 0 | 85 | ||
Zerain | 0 | 1 | ||
Zegama | 0 | 89 (+) | ||
Zumarraga | 1 | 447 (+1) | ||
GOIERRI | 7 | 3.217 (+7) |