Gari Bravok beste urtebeterako luzatu du Euskaltelekin
2021ean ere Euskaltel-Euskadi talde profesionalean lehiatuko da Garikoitz Bravo lazkaotarra. Herenegun jakinarazi zuen beste urtebete luzatu diotela kontratua, eta pozik eta ilusioz eskertu du aukera. Aurtengo urtea «zaila» izan duela aitortu du. Ongi hasi zen, baina COVID-19aren egoeraren etenaldiak ez zion onik egin. Muriasen bost urtean ibili ondoren, 2020an sartu zen Euskaltelen. Aurreko Euskaltelen egondako bi ziklistetako bat da orain.