Lazkao, Beasain eta Ordizia lotuko ditu ostalarien protestak bihar
17:00etan Lazkaoko plazatik abiatuko da protesta. 18:00etarako Beasaingo plazara helduko dira eta, bertatik, Ordiziakora joango dira.

Ostalarien, merkatarien eta zerbitzuetako langileen aldeko manifestazioa egingo dute bihar. 17:00etan Lazkaoko plazatik abiatuko da protesta. 18:00etarako Beasaingo plazara helduko dira eta, bertatik, Ordiziakora joango dira. Pankarta aldarrikatzaileez gain zarata egiteko tresnak eramateko eskatu dute antolatzaileek.