Lazkao eta Urretxu ere atera dira eremu gorritik
Osasun Sailak beste 12 positibo kasuren berri eman du gaurko txostenean. Beasain eta Legazpirekin batera, Lazkao eta Urretxu ere atera dira eremu gorritik.
Atzoko datuen aldean gaur igoera izan bada ere, egoera normaltzen ari dela esan liteke, bai behintzat Goierri mailan. Osasun Sailak beste 12 kasu zenbatu ditu gaurko txostenean, horietatik erdiak Ordizian.
Gainontzeko herririk hazienetan egoerak hobera egin du, ordea. Legazpi eta Beasain izan ziren eremu gorritik ateratzen lehenak, eta gaur gauza bera egin dute Lazkaok eta Urretxuk ere. Aipatzekoa da, Urretxun eta Zumarragan ez dutela kasu berririk atzeman azken 24 orduetan. Legazpin berriz, 2 gehiago agertu dira.
Herri txikietan kasu gutxi agertu dira azken egunetan, gaur ordea, Legorretan 2 kasu zenbatu dituzte, eta bana Gabirian eta Idiazabalen. Hala eta guztiz ere, hamazazpi herri daude gaur positibo berririk gabe.
Martxoan koronabirusaren osasun krisia hasi zenetik hona, 3.229 positibo kasu agertu dira guztira Goierrin.
Igandea | Denera: | |||
Altzaga | 0 | 3 | ||
Arama | 0 | 13 | ||
Ataun | 0 | 66 | ||
Beasain | 0 | 706 | ||
Ezkio eta Itsaso | 0 | 13 | ||
Gabiria | 1 | 9 (+1) | ||
Gaintza | 0 | 9 | ||
Idiazabal | 1 | 58 (+1) | ||
Itsasondo | 0 | 26 | ||
Lazkao | 0 | 199 | ||
Legazpi | 2 | 295 (+2) | ||
Legorreta | 2 | 92 (+2) | ||
Mutiloa | 0 | 7 | ||
Olaberria | 0 | 29 | ||
Ordizia | 6 | 702 (+6) | ||
Ormaiztegi | 0 | 50 | ||
Segura | 0 | 51 | ||
Urretxu | 0 | 270 | ||
Zaldibia | 0 | 85 | ||
Zerain | 0 | 1 | ||
Zegama | 0 | 89 | ||
Zumarraga | 0 | 447 | ||
GOIERRI | 12 | 3.229 (+12) |