Ampo Ordiziak ezin izan du punturik batu Valladoliden
VRAC Quesos Entrepinaren taldearen aurka izan da norgehiagoka. Partidaren lehen puntuak euskaldunen aldekoak izan diren arren, azkenean VRAC gailendu da, 31-19.
Partida garrantzitsua jokatu dute gaur ordiziarrek VRAC Quesos Entrepinares taldearen aurka. VRAC azken urteetan ohorezko mailako talde indartsuenetariko bat dela ikusita, hitzordu erabakigarria zuen gaur Ampo Ordiziak Pepe Rojo zelaian.
Markagailua ordiziarrek estreinatu dute, Valentin Cruzek ostikoz jotako Zigor Kolpe baten ondorioz. Jarraian, Oier Goiaren entsegua heldu da, eta hamar puntuetara heltzea lortu dute, Cruzen jaurtiketari esker, 12. minutuan. Hala ere, partidaren lehen ordu laurdena bete baino lehen VRAC taldeak entsegu bat egitea lortu du. Atsedenaldian, Ampo Ordizia puntu batengatik irabazten joan da, 13-12, hain zuzen ere.
Bigarren zatia espero baino gogorragoa izan da, batez ere amaiera. Azken hamar minutuetan VRAC Quesos Entrepinares-ek jarraian bi entsegu egin ditu, markagailua 31-19n utziz.