Arah taldeak ‘Bazen behin’ ikuskizun musikala estreinatu du
Garazi Zabaletak konposatutako 'Bazen behin' ikuskizuna gaur aurkeztu dute Beasaingo Usurben. Euskadiko Orkestrako musikariez gain, Beñat Urretabizkaia eta Garazi Etxaburu dantzariak taularatu dira.
Arah taldeak prestatutako ‘Bazen behin’ ikuskizun musikala gaur aurkeztu dute Beasaingo Usurbe antzokian. Garazi Zabaletak konposatutako abestiak, Sara Zufiarre klarinete-jotzaileak, Larraitz Oiartzabal eta Raquel Cortinas biolinistek, Delphine Dupuy biola-jotzaileak eta Gabriel Mesado biolontxelo-jotzaileak interpretatu dituzte. Pianoaren atzean Garazi Zabaletarez gain, Arantxa Gastesi ere ibili da. Musikari kolaboratzaileen artean, Igor Arostegi perkusionista egon da. Musika emanaldia janzteko Beñat Urretabizkaia eta Garazi Etxaburu dantzariak gonbidatu dituzte. Sara Zufiarreren laguntza nabarmendu du gaurko ekitaldian Arah taldeko sortzaileak, Garazi Zabaletak. Zabaletarentzat, ‘Bazen behin’ proiektua etor litezkeen beste proiektu batzuen aurrekaria da.