Goierriko bertsolarien saioa Idiazabalgo elizan
Euskaraldiarekin bat eginez, bertso-saioa antolatu dute Idiazabalgo elizan. Kontu kantari ibili dira German Urteaga, Imanol Irazustabarrena, Iker Zubeldia, Oihana Iguaran, Iban Urdangarin eta Eneko Araiztegi bertsolariak.
Euskaraldiaren egitaraua osatzeko bertso-saioa antolatu dute gaur Idiazabalgo elizan. German Urteaga, Imanol Irazustabarrena, Iker Zubeldia, Oihana Iguaran, Iban Urdangarin eta Eneko Araiztegi bertsolariak igo dira aldarera “Jesukristoren bertsoak”eskaintzera Euskara ez ezik, Maradona edota koronabirusa izan dira mintzagai. Gainera, “Egunean Behin” jokoa oinarritzat hartuta, jolasean ibili dira bertsolariak erantzunak asmatzeko ahaleginak eginez. Bertso-saio atsegina izan da bertaratutako ikus-entzuleentzat, edukiera mugatua izan den arren.