Movember Goierri kanpainaren amaiera
Covid-19ak baldintzatutako kanpaina izan bada ere, MoHerri taldeak amaitutzat jo du aurtengo Movember Goierri zikloa. Urtero egin ohi duten bezala, aurten ere prostatako eta barrabiletako minbiziaren gaineko kontzientziazio kanpaina zein depresioaren ingurukoa egin dute. Horrez gain, Hospital del Mar insitutuko Montse Ferrer doktorearen ikerketa finantzatzeko diru bilketa egin da. Bibotedun musukoak ez ezik, bestelako merchandasing-a salduz ere jaso dute dirua. Hainbat ile-apaindegiren eta Lazkao, Beasain eta Ordiziako kirol taldeen babesa jaso dute goierritar bibotedunek.