Ormaiztegiko danborrada, balkoietan
San Andres jaiei keinu bat eginez, ormaiztegiarrek balkoietan makilak astinduz egin dute aurtengo danborrada.
COVID-19a dela eta, San Andres jaiak ospatu gabe gelditu dira aurten Ormaiztegin. Hala ere, zaindariaren egunaren bezperan, danbor hotsak entzun ahal izan dira herri osoan. Konfinamenduan egin zuten bezala, atzo ere balkoietan makilak astinduz egin zuten danborrada herritarrek, festei keinu bat eginez. Pedro Jaka eta Aurelio Magallanes zuzendariek gidatuta aritu dira herritarrak. Askok, balkoiak ere apaindu dituzte okasiorako, zapi eta argi bereziekin. Udalak megafonia bidez jarri du danborradako musika, herriko auzo guztietara hel dadin, eta Tirapu aritu da animatzaile lanetan.