Gabonetako margo lehiaketa, zabalik
Lanak abenduaren 8a baino lehen entregatu behar dira. 20 marrazki sarituko dira eta irabazle bakoitzak 40 euroko bonua jasoko du
Beasaingo Udaleko Kultura Sailak antolatzen duen gabonetako margo sariketa zabalik dago. Irudimena piztu, marraztu, lanari argazkia atera eta online bidez helarazi behar da. Abenduaren 8a baino lehen bidali behar dira marrazkiak.
Beasainen bizi diren Lehen Hezkuntzakoneskaeta mutil guztiek har dezakete parte. Bakoitzak lan bakarra aurkeztu dezake. Euskarria edozein izan daiteke baina irudia koloretan izan behar da eta formatu horizontalean. 20 saritu izango dira, “ikuspegi orokorra izateko”. Garaile bakoitzak 40 euroko bonu bat jasoko du Mirentxu Liburu-dendan, Jon Aranburu Kioskoan, Oskarbi Jostailu-dendan, Xunai Artean, Kilimak Jostailu-dendan eta Afeden erabiltzeko. Sari banaketa noiz eta nola egingo den aurrerago jakinaraziko du udalak. Aukeraketa, marrazki, margo eta kultura arloan dabiltzan pertsonek egingo dute eta beren erabakia apelaezina izango da.
Aukeratuak izango diren marrazkiak Beasaingo Udaleko web orrian eta herriko paneletan ikusgai egongo dira.