Mantendu egin da kasu berrien kopuruan, beste 14 positiborekin
Osasun Sailaren arabera, beste 14 kasu atzeman dituzte azken orduetan Goierrin. Ordiziak jarraitzen du arreta gune izaten. Hamasei herritan ez dago positiborik.
Atzoko kopuru berbera: 14 kasu Goierrin. Hala dio Osasun Sailaren gaurko txostenak. Herririk gehienek alerta egoera gainditu dute dagoeneko, baina gutxika bada ere, kasu berriak agertzen ari dira egunez egun. Ordizian dago une honetan kezka iturri nagusia. Atzo 8 kasuren berri eman zuten, eta gaur ere beste 8 kasu agertu dira; aste osoa kontutan hartuta 37 positibo dira.
Gainontzeko herri handietan, berriz, egoerak nabarmen egin du hobera: Lazkaon 2 kasu agertu dira gaur, bana Legazpin, Urretxun eta Zumarragan, eta Beasainek eta Lazkaok ez dute kasu berririk.
Herri txikiagon artean, Zaldibia da positibo bat duen bakarra. Beste hamasei herritan ez dago kasu berririk.
Martxoan koronabirusaren osasun krisia hasi zenetik hona, 3.294 positibo kasu agertu dira guztira Goierrin.
Gaur | Denera: | |||
Altzaga | 0 | 3 | ||
Arama | 0 | 14 | ||
Ataun | 0 | 66 | ||
Beasain | 0 | 713 | ||
Ezkio eta Itsaso | 0 | 13 | ||
Gabiria | 0 | 10 | ||
Gaintza | 0 | 9 | ||
Idiazabal | 0 | 58 | ||
Itsasondo | 0 | 26 | ||
Lazkao | 2 | 202 (+2) | ||
Legazpi | 1 | 300 (+1) | ||
Legorreta | 0 | 93 | ||
Mutiloa | 0 | 7 | ||
Olaberria | 0 | 29 | ||
Ordizia | 8 | 731 (+8) | ||
Ormaiztegi | 0 | 50 | ||
Segura | 0 | 51 | ||
Urretxu | 1 | 273 (+1) | ||
Zaldibia | 1 | 90 (+1) | ||
Zerain | 0 | 1 | ||
Zegama | 0 | 89 | ||
Zumarraga | 1 | 457 (+1) | ||
GOIERRI | 14 | 3.294 (+14) |