Igandeetan izan ordez, larunbat arratsaldeetan izango dira. Asteburu honetan hasiko dira berriz, hilabetez etenda egon ondoren.
Osasun Sailaren arabera, beste 14 kasu atzeman dituzte azken orduetan Goierrin. Ordiziak jarraitzen du arreta gune izaten. Hamasei herritan ez dago positiborik.
Legorretako Udalak eta talde feministak indarkeria matxistaren inguruko hausnarketa egingo dute. Abenduaren 13an hasita, sei saio egingo dituzte, Arremanitz kooperatibak gidatuta.
Euskal Pentsiodunen Mugimenduak egin duen deialdiarekin bat egin dute Goierriko Pentsiodunek. Larunbaterako deialdia dute, Ordizian eta Urretxun eta Zumarragan
16.633.601,15 euroko kopurua adostu dute 2021erako. Hiru ardatz bereizi ditu Aldasorok: enplegua eta langabezia, elkarteen egunerokoa eta ongizatea. Oposizioa, osorik, abstenitu egin da
Goierrin, Seguran, Legazpin eta Zegaman eutsi diote San Nikolas egunaren bueltako ohiturari. Haurrak kantu eskean atera ohi dira kalez kale, baina aurten ez dute ekintzarik egingo.
Udalak 8.035.916 euroko aurrekontua onartu du 2021erako. Hiribarren-Ibabe industri guneko kalea berritzea izango da lan handiena. Inbertsioetarako 1,5 milioi jarri dituzte
Sorpresaz hartu dute legazpiarrek Juan Mari Irazustabarrenak (Legazpi, 1963) argitaratutako autobiografia. Liburuak arrakasta izan du, eta euskarazko bertsioa ari da idazten orain, hori ere kaleratzeko.
Urretxuko Udalak azokako arropa postuak Iparragirre plazara eraman ditu. Iparragirreren kanta ezagunenetako bat da 'Trapu zaharrak', eta berriz ere, trapuek inguratu dute abeslariaren estatua.