2021eko egutegiak banatuko dituzte bihartik aurrera
Igartzan, Usurbe Antzokian, liburutegian, azokan etaplaza azpian banatuko dituzte
Beasaingo Udalak egindako 2021. urteko egutegiak bihartik aurrera banatuko dituzte. Aurtengoan bost banaketa puntu jartzea erabaki dute pilaketak ekiditeko: Igartzako informazio bulegoan, Usurbe Antzokian, liburutegian, azoka berezian eta plaza azpian.
Igartzako informazio bulegoan | abenduaren 5etik urtarrilaren 6ra |
Usurbe Antzokian | abenduaren 5etik urtarrilaren 6ra |
Udal liburutegian | abenduaren 5etik urtarrilaren 6ra |
Biharko azoka berezian | 11:30etik 12:30era |
Plaza azpian | Abenduaren 11, 15ean eta 18an, 11:00etatik 12:00etara |
Beasaingo txokorik kuttunena da egutegiaren gaia. Lehiaketan parte hartu duten argazkiak ikusgai egongo dira Igartzako Burdinolan abenduaren 18tik aurrera. 19:00etan izango da inaugurazioa. Aurten ez da sari banaketarik izango, baina irabazleei saria helaraziko zaie. Hauek izan dira hamahiru lan hautatuak:
Azala | Iñaki Erauskin Urretabizkaia |
Urtarrila | Jose Miguel Romero Barco |
Otsaila | Miguel Cavero Carazo |
Martxoa | Miguel Cavero Carazo |
Apirila | Pedro Jose Uria Fuciños |
Maiatza | Jose Angel Amuchastegui Esnaola |
Ekaina | Xabier Garmendia Garcia |
Uztaila | Loinaz Jauregi Saenz |
Abuztua | Javier Quieros Fernandez |
Iraila | Lourdes Losada Prado |
Urria | Miguel Cavero Carazo |
Azaroa | Andres Lekuona Ayestaran |
Abendua | Iñaki Erauskin Urretabizkaia |
2022ko egutegiko gaia Haurrak jolasean Beasainen izango da. “Garai bateko haurrak eta gaur egungo haurrak Beasaingo txokoetan, plazetan, parkeetan, auzoetan, mendietan edo beste leku batean ikusi nahi ditugu. Bakarrik, helduekin edo beste haur batzuekin. Jolasteko erabiltzen dituzten trasteak ere azaldu daitezke argazkietan. Hori bai, gunea Beasain dela ondo ikusi araztea ezinbestekoa da”, diote lehiaketako oinarriek.
Lanak bidali daitezke jada Beasaingo Udalera. Azken eguna 2021eko irailaren 30a izango da. Edonork har dezake parte eta argazkiak egungoak edo iraganekoak izan daitezke.