2020/12/4

Emakumeen lana azaleratzen jarraitzeko

‘Hariz hari sorgindu hadi!’ proiektuaren bigarren zatia lantzen ari dira Seguran: Lehen Hezkuntzako haurrei egokitutako unitate didaktiko bat. Unitatea 2021ean amaitzea da helburua, 2022an Segurako Laiotz herri eskolan aplikatzen hasteko.

KORONABIRUSA

Beste 20 kasurekin, goraka jarraitzen dute positiboek

Osasun Sailaren arabera, beste 20 positibo kasu atzeman dituzte atzeman dituzte Goierrin. Beasainen dago arreta gune nagusia.

EUSKARALDIA

Aittuk "urratzaile" izateko eskatu du

Beasaindarren %16ak Euskaraldian parte hartu du. Jende anitza batu da ekimenera, eta %20ak aurreko edizioan ez zuen parte hartu. Antolatzaileak gustura daude kopuruarekin

Diako langileek segurtasun handiagoa eskatu dute

Beasaingo eta Ordiziako langileek ordubeteko lan uztea egin dute goizean. Arratsaldean beste ordubeteko geldialdia egingo dute. Segurtasun arazo larriak dituztela salatzen dute eta zuzendaritzak kasurik ez diela egiten

Ipuin labur, labur, laburren lehiaketaren sari banaketa ekitaldia Legazpiko Euskaraldia agurtzeko

Aurtengo edizioan 783 ahobizi izan dira Legazpin, 122 belarriprest eta beste 70-bat erakundek parte hartu dute talde gisa, 140 inguru arigune osatuz. Lehiaketan 105 lan jaso dira.

Jon Ander Albisu (Pilotaria)

«Urte asko daramat Binakako Txapelketako txapelari begira»

Pilotari profesional moduan hamar urte bete dituena zaila suertatu zaio Jon Ander Albisuri (Ataun, 1990). Etenaldia, greba, lan gatazkak... Gaur probatuko du gozotik.

EUSKARALDIA

Ohiturak ez dira egun bakarrean finkatzen

Goierriko dendariek diote azken egunetan bezero gehiago zuzendu zaizkiela euskaraz. Halere, beltzetik zurira ez da egun bakarrean aldatzen. Nahiz eta Euskaraldia gaur amaitu, joerari eutsi egin behar zaio ohitura bihurtzeko

Tere Madinabeitia / K. Garralda Zubimendi

Sakabanaketari aurre egiteko ardo salmenta kanpaina jarri dute martxan

Presoen bisitetako gastu ekonomikoak asetzeko izango da lortutakoa, diru bilketarako ekintzak bertan behera geratu baitira aurten. Sei botilako kaxak 60 eurotan daude salgai

Lokal hutsetako erakusleihoetan binilozko iragarkiak jarri ditu udalak

"Kale bixi, herri bizi" leloa duten kartelak jarri dituzte lokal hutsetan interesatuak erakartzeko. Alokairurako laguntza ekonomikoak eskuragarri daude

Goikoetxeak irabazi du Lauaxeta olerki lehiaketa

Irati Goikoetxearen 'Mosuba' poesia multzoak irabazi du Mungiako Lauaxeta olerki lehiaketa. Musu emateko modu berriei buruz idatzi du

Elur maila 500-600 metrora jaits daiteke bihar

Euskalmetek abisu horia eman du astebururako. Bihar 500-600 metrotara zuritu dezake, eta etzi 700-900 metrora.

Goierriko Hitza

Diru publikoa herritarren beharretara bideratzeko eskatuko dute

Zubimuzu plazan elkarretaratzea egingo dute 19:00etan. Sortuk antolatutako deialdia da

Igandean, eskolara

Ikasle Abertzaleak erakundeak herri eskolak antolatu ditu Beasainen eta Legazpin "jai egun arrotzei intsumisioa" adierazteko

2021eko egutegiak banatuko dituzte bihartik aurrera

Igartzan, Usurbe Antzokian, liburutegian, azokan etaplaza azpian banatuko dituzte

Urteko azken azoka berezia

Neguko barazkiak izango dira protagonistak biharko azoka berezian: azalorea, brokolia, aza, ziazerba, zerba, kiwia...

Umorezko kabaretaren saio bikoitza Goierrin

Tartean teatroa taldeak 'Sinplicissimus' umorezko kabareta eskainiko du, bi saiotan. Gaur Zumarragako Zelai Ariztin izango dira, eta bihar Beasaingo Usurbe Antzokian.

Belakok, Xabi Solanok eta Nogenek Zumarragan joko dute

Zumarragako Udalak Eusko Jaurlaritzaren Beste bat! egitasmoarekin bat egin du, eta sei kontzertu egingo dituzte Zelai Arizti aretoan.

Azokaren historia ezagutzeko bi bisita gidatu egingo dituzte

Iganden eta asteartean izango dira bisitak, 10 laguneko taldetan, D'Elikatuz zentrotik abiatuta. Izena aurrez eman behar da.

Gehiago
HITZAkide HITZAkide

 

ELKARRIZKETAK

ERREPORTAJEAK

KIROLA

Azken bideoak

 

Argitalpen bereziak

Gipuzkoa