Beste 20 kasurekin, goraka jarraitzen dute positiboek
Osasun Sailaren arabera, beste 20 positibo kasu atzeman dituzte atzeman dituzte Goierrin. Beasainen dago arreta gune nagusia.
Atzo 20 eta gaur beste 20. Azken bi egunetan gora egin du koronabirusaren positibo kopuruak, aurreko egunetakoekin alderatuta. Beasain da une honetan kasu berri gehien pilatzen ari dena; atzo 8 positibo zenbatu zituzten, eta gaurko txostenean, beste 7.
Urretxuk eta Zumarragak hiruna dituzte, bina Lazkaok eta Legazpik eta bakarra Ordiziak.
Herri txikiagoen artean, Ezkio-Itsason eta Idiazabalen kasu bana atzeman dituzte, eta hamalau herri daude gaur positibo berririk gabe. agertu.
Martxoan koronabirusaren osasun krisia hasi zenetik hona, 3.334 positibo kasu agertu dira guztira Goierrin.
Gaur | Denera: | |||
Altzaga | 0 | 3 | ||
Arama | 0 | 14 | ||
Ataun | 0 | 67 | ||
Beasain | 7 | 728 (+7) | ||
Ezkio eta Itsaso | 1 | 14 (+1) | ||
Gabiria | 0 | 10 | ||
Gaintza | 0 | 9 | ||
Idiazabal | 1 | 59 (+1) | ||
Itsasondo | 0 | 26 | ||
Lazkao | 2 | 205 (+2) | ||
Legazpi | 2 | 305 (+2) | ||
Legorreta | 0 | 93 | ||
Mutiloa | 0 | 7 | ||
Olaberria | 0 | 29 | ||
Ordizia | 1 | 735 (+1) | ||
Ormaiztegi | 0 | 50 | ||
Segura | 0 | 51 | ||
Urretxu | 3 | 277 (+3) | ||
Zaldibia | 0 | 91 | ||
Zerain | 0 | 1 | ||
Zegama | 0 | 89 | ||
Zumarraga | 3 | 462 (+3) | ||
GOIERRI | 20 | 3.334 (+20) |