Diru publikoa herritarren beharretara bideratzeko eskatuko dute
Zubimuzu plazan elkarretaratzea egingo dute 19:00etan. Sortuk antolatutako deialdia da
Non dago diru publikoa? lelopean, elkarretaratzea egingo dute gaur Zubimuzu plazan, 19:00etan. Sortu alderdiak egindako dialdia da. Diru publikoa herritarren beharretara bideratzea eskatuko dute. “Edozein neurri politiko eta ekonomikoaren zentroan komunitatea eta bizitzaren sostengarritasuna ezarri behar dira”, dio alderdiak.
Inbertsio publikoaren norabidea aldatu egin behar dela defendatzen dute abertzaleek. “kapital handien interesak lehenetsi beharrean, kapitalari erantzukizun soziala eskatzeko unea da”. Egungo egoerak kezkatzen dituela aitortu dute. “Erantzukizunaren, ausardiaren eta argi luzeen garaia da. Politikak erabaki eta gauzatzeko burujabetza behar dugu. Euskal Herriak dituen gaitasunak baliatzeko momentua da. Elkarlanaren eta komunitatearen garaia da. Eta honetarako, mobilizatzera eta eragitera dei egiten dugu”