Elur maila 500-600 metrora jaits daiteke bihar
Euskalmetek abisu horia eman du astebururako. Bihar 500-600 metrotara zuritu dezake, eta etzi 700-900 metrora.
Euskalmet meteorologia agentziak abisu horia eman du astebururako. Elur maila 500-600 metrora jaits baitaiteke bihar, eta etzi 700-900 metrora. Goierri errepideetan ez da espero, beraz, gehiegi zuritu duenik, Etzegarate eta Lizarrusti inguruetan ez bada. Hori bai, mendiak zuritu esnatuko dira, gaur egin duen bezalaxe. Gaur eguerdi partean 1.000 metro inguruan zegoen elurra Goierrin, aurtengo udazkeneko lehena.
Bihar, 500-600 metroan
Bihar goizaldean elurra 500-600 metrora egin dezakeela iragarri du Euskalmetek, eta goizean 700-800 metrora igoko da, baina ekialdean eta ekaitz eremuetan noizbehinka beherago egon daiteke. Goiz erdialdetik aurrera zaparrada txiki-ertainak botako ditu, sarriago eta ugariagoa Kantauri isurialdean, eta ez da baztertzen kazkabarra ere egitea. Aurreikusita lodierak: 5-20 cm (1.000 metrora); 0-5 cm (600 metrora) eta 0 cm 200 metrora.
Etzi, 700-900 metroan
Igande goizaldean elur maila 700-900 metroan egongo da, eta zenbait tokitan hortik behera jaits daiteke goizean zehar. Zaparrada txiki-ertainak botako ditu egunaren lehen zatian, eta Kantauri isurialdean iraunkorrak izan daitezke. Ekaitzak jotzea eta kazkabarra egitea ere ez du baztertzen Euskalmetek. Aurreikusitako lodierak: 10-40 cm (1.000 metrora); 0-5 cm (600 metrora) eta 0 cm 200 metrora.