Lokal hutsetako erakusleihoetan binilozko iragarkiak jarri ditu udalak
"Kale bixi, herri bizi" leloa duten kartelak jarri dituzte lokal hutsetan interesatuak erakartzeko. Alokairurako laguntza ekonomikoak eskuragarri daude
Beasaingo Udalak hutsik dauden lokalak kale bixi, herri bizi leloa duten iragarkiekin identifikatu ditu. Kartelek udalak eskaintzen dituen laguntzen inguruko informazioa dute, merkataritza sailarekin harremanetan jartzeko bideak adieraziz. Lokalik hutsik egon ez dadin nahi dute herriko ehun soziala indartzeko.
Udalak alokairuko gastuari eurre egiteko laguntzak ostailetik ditu eskuragarri. Eskaerak Igunean egin behar dira. Baldintza nagusiak hauek dira: alokairu kontratua gutxienez 3 urtekoa izan behar da, lehenengo urtean alokairu gastuaren %50, gehienez 300 euro hilean, lagunduko da. Bigarren eta hirugarren urtean aldiz, alokairuaren %40, gehienez ere 200 euro hilean. Establezimendua erosiz gero, diru laguntza katastroko balioaren %4 izango da, gehienez ere 2.000 euro. J. M. Iturriotz kalean dauden lokalek izango dute lehentasuna nahiz eta udalerri osora zabalduta dagoen egitasmoa.